Bidasoa Txingudi aldeak Bidasoa eta Txingudi biltzen ditu batean. Bidasoa ibaia Nafarroako mendietan sortzen da, eta Txingudi badian itsasoarekin batzen. Biak ala biak Frantziaren eta Espainiaren arteko muga natural bilakatu dira.
Padura alderdi horretako inguru naturaletako bat da, aberatsena ere bai, aniztasun biologikoari dagokionez.
Hondarribiko Marinel Auzoak kale famatuak ditu (san Pedro, Santiago, eta abar). Garai bateko arrantzaleen etxeak ikus daitezke oraindik. Historia eta Arte Monumentu izendapena lortua du.
Hiriguneko Harresi arteko barrutia Historia eta Arte Monumentu izendatu zuten. Kale Nagusia, Pampinot Kalea , Arma Plaza etxe tipikoen eta jauregien erakustoki dira.
Guadalupe Gotorlekua , XIX. mendearen amaieran altxatua, bisita daitekeen gotorleku erdi lurperatua da. Guadalupeko Ermita, hiriko zaindaria, XVI. Mendearen amaieran eraiki zuten.
Inguruetan badira bisita daitezkeen herri eta hiri eder asko:
- Donostia: Kontxako badia, Urgull eta Igeldo mendiak, Miramar Jauregia, Kursaal Jauregia eta Alde Zaharra.
- Gipuzkoako kosta : Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Deba
- Gipuzkoaren bihotza : Loiolako
saindutegia Azpeitian, Arantzazu
saindutegia Oņatin, Tolosa, ...
- Iparraldeko kosta : Hendaia, Donibane Lohizune, Biarrtiz eta Baiona.
- Iparraldeko barruan: Sara, Larrun mendia, Ainhoa eta Espelette.
- Baztan: Urdax eta Zugarramurdi ; Bera Bidasoa, Elizondo,...
|