Hiri honi urte askotan Fuenterrabia deitu izan zitzaion, baina duela 22 urte bere euskal jatorrizko izena berreskuratu zuen: HONDARRIBIA , alegia “hondar ibia”.
Paleolitoan jendea bizi zen. Erromatarrek bertako portutik eraman zuten gertuko meategietatik aterako mea. Estrategikoki ondo kokaturik zegoelako, Goi Erdi Aroan gotortu zuten, Nafarroako Erregeek aurrena eta Gaztelakoek gero. Berpizkundean, ordea, harresi arteko barrutiak gaur egun duen egitura hartu zuen, horma sendoz, bastioiz, zubi altxagarriz eta lubakiz jantzirik.
Bertako biztanleak eta harresiak historian zehar bederatzi aldiz izan ziren setiatuak eta inguratuak. Okerrena, nahiz eta garaile atera, 1638koa izan zen. Gertaera hori urtero irailaren 8an ospatzen da, Armen Alarde aren bidez, eta prozesioan joan ohi da Guadalupeko Santutegiraino, bertako Amabirjina baita Hondarribiko zaindaria.
Harresiek muino baten gainean altxatzen den hirigune zaharra ixten dute. Harresi artean gabiltzalarik, harrigarri zaigu harrizko kaleen koadro itxura, burdina forjatuzko balkoiz eta arkitekturaren ikuspegitik aberatsak eta zabalak diren teilatu hegal ederrez inguraturik.
Kale Nagusian aurkitzen dira, esaterako, Casadevante Jauregia (PAMPINOT HOTELA gaur egun), Zuloaga Jauregia, Udaletxea, Sagarrondoko Santa Maria eliza (XV.mendeko estilo gotikokoa) eta gertu dagoen Arma Plazan Carlos V.a Enperadorearen gaztelua, Santxo VII. Azkarrak, XII. mende amaieran eraikia, X. mendean sortu zen gotorlekuaren hondakinen gainean. Antxo VII.a Azkarrak berak gotortu eta zabaldu zuen, bere aita zenaren Antxo VI.a Jakitunaren iruzkinei jarraiki, 1194an. Carlos V.aren garaikoa du aurrealdea.
Mendeak aurrera ahala, Hondarribiak zenbait ohorezko titulu izan ditu, bertako biztanleek erakutsitako baloreengatik:
1203 “Fundazio-gutuna” eta “hiribildu” titulua eman zitzaizkion.
1598 Oso Noble eta Leial tituluak zituen.
1639 Oso Noble, Oso Leial, Oso “Hiri” Ausarta
1799 Beti Oso Leial
1901 Hiriko udalari “Bikain” titulua onartzen zaio
1963 Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendatzen dute |