Zerbait berezia badugu hori Gourmand erako Gosaria dugu. Egunero ematen dugu gure gosaria zoragarria hoteleko saloian , Te Gelaren ondoan, edo zeure gelan . Gosaltzen duzun bitartean, maite duzun musika klasikoa entzun dezakezu, gure klasikoen hautaketa aurkituko duzu, logelen direktorioan. Goizetan, Pampinot Hotelak dastatzeko eskaintzen dizu:

· Laranja natural zuku egin berria. Federico Apariciren eta Lola Colomerren “Lola Laranjak”, Valentziako Culleratik zuzenean ekarrita.

· Kolonbiako kafea, arabikoa ehuneko ehunean , eskuz bilduta, 1700 eta 18000 metro bitarteko altitudean. Kafe suabea, usaintsua eta fruitu gustukoa.

· Londoneko Harrods Ltd etxeko hosto-tea . 1849az geroztik Harrodsek terik onenak hautatzen ditu. Guk proposatzen dizugun English Breakfast tea Blend No14 a Asmako, Zeilango, Darjeelingeko eta Kenyako puruenen arteko nahasketa da.

· Ogi, opil eta aparteko mermelada hautaketa . Esaterako, gure laranja mikatz mermelada etxekoa, Hondarribiko Faroko Etxeko laranjez egina. Galesko Printzearen Duchy Home Farm en organikoki hazitako fruituez egindako mermelada.

· Azukre hautaketa , arroka azukrea eta candy azukrea esaterako.

· Brasil Gozotegiko tartak eta bizkotxoak , Koldo Salinas maisu txokolategile ospetsuarenekoak

· Alhema de Queilles oliba olio birjina extra , nekazaritza ekologikoaren bidez hartutako arbekina olibez egina.

· Sasoiko fruitu freskoen carpaccio edo mazedonia , platerean prestatuta eta zerbitzatuta: Federico Apariciren eta Lola Colomerren “Lola Laranjak”, Valentziako Culleratik zuzenean ekarrita.

· Iberiar urdaiazpikoaren besoa , Iberiar zerria ezkurrez hasia.

· DOC Idiazabal gazta bikotea, ketua eta naturala eta gerezi beltz mermelada.


Izuli Zerbitzuara
 

 

haga su reserva Klikatu zabaltzeko Klikatu zabaltzeko