XVII. mendekoa da (Berpizkunde garaikoa). 1536an ekin zioten Casadevante Jauregi aren eraikitzeari, eta Zuloaga Museoarekin batera hiriko eraikin berezietakoa da. Aurrealdea, Migel Larrañaga arkitektoaren lana arte mailan aipagarria da. Tiburzio Spannochi injineru eta arkitektoaren eragina izan dezake eta, horregatik, badu zerikusirik Irungo Arbelaiz Jauregiarekin.

Casadevante jauregi honetan eztabaidatu zuten Condé Printzeak , hiriaren setiatzaile bera, Diego de Butron hiriko kapitainak eta Domingo Egia Gobernadoreak su-etena, 1638an. Hotela dagoen kalean, aurrealdearen ondoan, honako hau irakur daiteke: “Etxe honetan bildu ziren eta hitzarmena prestatu zuten Condé Printzearen ordezkariek, 1638ko setioaren segidan etorri zen su-etenaren baldintzak ezartzeko

1659an, Austriako Infanta Maria Teresak , Felipe IV.a Erregearen alabak, Frantziako Luis XIV.arekin ezkontzera joateko bidaia egin zuenean, Jauregian igaro zuen ezkontza-bezperako gaua. Ezkontza Hondarribiko Elizan egin zen, ahalmenez, Lopez de Haro izanik Luis XIV.aren apoderatu, eta hurrengo egunean Donibane Lohitzuneko Elizan egin zen.

Sarrerako behebarru handian Marinako Elizako bi erretaula dauzka eta korintiar erako kapitel doratu handia, erakusmahai gisa erabiltzen dena gaur egun. Lurra eta habeak, etxea eraiki zutenetik gorde dira.

Geletaraino daraman eskailerako eskudela brontzezkoa da, XIII. mendekoa.

Jauregia Historia eta Arte Intereseko Monumentu izendatu zuten 1964ko urtarrilaren 17an

Itzuli Historiara
 

 

haga su reserva Klikatu zabaltzeko Klikatu zabaltzeko Klikatu zabaltzeko